Kuraia Ni ere Lyrics

Ni ere bertan jaio naiz,
ahul jaio naiz,
auskor jaio naiz.
Ni ere bertan bizi naiz,
kontraesanen oasian,
zalantzen basamortuan.
Ni ere behin ta berriz
gaixotuko naiz,
ta sukarrari esker
arima izoztuko zait.
Ni ere nola hilko naiz,
nahikoa zikin,
baina ala ere pozik
Ni ere izkutatzen naiz
gorroto dudana
maite dudanean.
Ni ere izkutatzen naiz
maite eta nahi dudana
gorrotatzen dudanean.
Ni ere jaio ta hilko naiz
nire kontraesanekin.

See also:

53
53.50
www.sanchir.com Bold - 06 MB Lyrics
하은 마지막 잎새 Lyrics