Exkixu Exkixu - Agur Lyrics
            Argia itzali da
            Erahil du denbora
            Egun hau
            Iragana bihurtu da
            Ilargi argiaren
            Aurpegi ezezagunak
            Elkar agurtzera
            Behartzen gaitu
        
            Zure amets haundiak
            Ene ametsak ziren
            Orain aurrez gara
            Etorkizunik barik
            Bizia kontrolatu nahiean
            Bizitzak kontrolatu gaitu
            Denboraren esklabu
            Bihurtu gaitu
        
            Agur agur begi iluna
            Agur agur betirako
            Agur bai baina ez, ez zaitut
            Ahastuko
            Agur agur betirako
        
            Beti esango dugu
            Elkar behar gerala
            Beti esango dut
            Maite zaitudala
            Bizitza honek berriz
            Buelta emango balu
            Utzi nauzun tokian
            Aurkituko nauzu
        
See also:
JustSomeLyrics
55
55.20
Miroslav Skoro Sedam grijeha Lyrics
Hillsongs By Your Side Lyrics