Sen Atzo gaur bihar zan Lyrics

Atzo gaur bihar zan
eta ametsak
betetzeko egun bat
gutxiago

Denboraren eskutan
eta erlojua
astiro edo azkar
aurrera

Urte bat ulertzeko
Alcala Meco-n
izan den presoari
galdetu

Hilabete bat zer den
haurdun dagoen
neska gazteari
galdetu

"Oroitzapenak
ahaztu ahal badira,
etorkizuna
gogoratu dadila"

Ordu bat ulertzeko
elkartzekotan
dauden bi maitaleri
galdetu

Segunduak zer diren
azkenengo hatsa
galdu duenari
ez galdetu

"Oroitzapenak
ahaztu ahal badira,
etorkizuna
gogoratu dadila"

orainak lehena
atzean uztean
bide berri bat
hasten da.

See also:

55
55.60
Hildemaro Apaga la tele Lyrics
Lepa Brena Perice moja merice Lyrics