Nahi ta nahiez Maitasun izkutua Lyrics

Esnai egon arren amets egitea
maite duten horietakoa naiz.
Irudimenaren orratzetik zehar
zure zain hezeetan isurtzen naiz.

Zure gorputzaren berotasunean
odol tanta bat naiz noraezean,
bion arnasa bat bihurtzen delarik
maitasun suaren gailurrean.

Korrontearen menpe jarri eta eramaten utzi
zure gorputzaren zoko orora iritsiz...
Eta ni beste tanta bat besterik ez naiz, badakit,
baina zuretzat bizitze hutsarekin zoriontsu naiz.

Taupada baten zain itsas eder hontan
non nagoen ere ez dakidala,
zure bihotza da hemengo ilargia
itsasgora sortzen duena.

Korrontearen menpe jarri eta eramaten utzi
zure gorputzaren zoko orora iritsiz...
Eta ni beste tanta bat besterik ez naiz, badakit,
baina zuretzat bizitze hutsarekin zoriontsu naiz.

Zoriontsu naiz...

See also:

57
57.44
Azra 2:30 Lyrics
Landon Pigg Just Like I Am Lyrics