Tapia eta Leturia Hik lan eta nik jai Lyrics

Bazekiat lanean
Jolasten ere bai
Ez dakidan gauzarik
Ez diat egin nahi
Hi ere izango haiz
Zerbaitetarako gai
Egingo al diagu
Hik lan eta nik jai

Buruan haizea ta
Irria hortzean
Odola dantzatzen zait
Soinua jotzean
Ez bilatu negarrik
Nire bihotzean
Nahikoa egin nian
Mundura sortzean

Maitatzea jolasa
Izan baliteke
Txikitatik izan dut
Jolastea maite
Hain ona ta erreza
Pena litzateke
Mundutik joatea
Nahiko egiteke

Ongi dibertitzeko
Mutil eta neska
Aski dira bi esku
Eta hiru pezta
Astegunez jai eta
Jaiegunez festa
Jolasa bezalako
Zorionik ezta.

See also:

60
60.49
Adam Ant P.O.E. Lyrics
Tapia eta Leturia Maitatzen zaitudalako Lyrics