kerobia maite zaitut, tina Lyrics

Mundu desorekatuan istalatzen
ahalegindu zen, eta ez zuen inoiz
ere galdetu bere alboan ote zinen.

Luze, luze eskertu zuen zure,
zure gogo eta izate.
Beti izan zintuen gogoan,
ohartu ez bazinen ere.

Momentu zailenetan ohitura txarra
hartu zuen inor kontutan hartu gabe
lurrak irentsi zezan uzten zuen.

Luze, luze eskertu zuen zure,
zure gogo eta izate.
Beti izan zintuen gogoan,
ohartu ez bazinen ere.
Beti izango zaitut gogoan,
nere azken eguna iritsi arte.

See also:

61
61.74
Pescado Rabioso Despiértate Nena Lyrics
DJ Tiesto Perfect Silence - Blank & Jones feat Bobo ( E-Craig's 212 remix) Lyrics