Etsaiak Azken poeta Lyrics

Azken poeta, luma errebeldea
azken poeta, azken olerkia
tabernaren sakonean iluntasunean
luma matxinatua idazten etengabean
musika eta zarataren azpitik
bere olerkia inork aditu ezinik
ulertezinaren kantoi ilunean
hitzak argitzen diote bidea
errealitatearen aurka
amorruz sublebaturiko egiak
isiltasunera kondenatuak
xuxurlatzen testigantza anonimoak
inposaturiko alanbraden artetik
ametsetan doa ihesi !! hitzekin!!
kaiolako sekretu ezkutatuak
paperean biluzik beldurrik gabe
herri baten agoniaren lekukoa
iraultza baten kronika
azken poeta
odolez idazten ametsen gatibu
azken poeta
denentzat zoroa
azken poeta
infernu ikusezinaren olerkiak
azken poeta! iraultza ala hil!
bihotzeko sukarra amata ezin
hitzak, sentimenduen ispilu, berbak
kantak, paperezko mukizapitan idatzita
benetako historia ez dago liburuetan!
gezurraren eremuan zure luma behar da!
azken poeta ! luma errebeldea
odolez idazten ametsen gatibu!!
azken poeta gutxik ulertzen dugu!!
eta denentzat da !!zoroa

See also:

61
61.110
Aventura Los Infieles (New) Lyrics
Parazitii - 21 ACTIUNEA INSTRUMENTALUL cu Anonim,Rasa,Griffo,Nimeni Altu',Anexa1 Lyrics