Ilbeltz Itsasoaren Nigarra Lyrics

ITSASOAREN NIGARRA

1) Itsaso zabala Begi aurrean Odola borborka esku zartatuetan. Kainoien hotsak Ixildu dira. Su itogarriak argitzen du gaua. Gure lepoa nahi zuten haiek Itsasoaren altzoan murgiltzen ari dira, Ilargiaren izenean, Erre zaitezte gurutzea eskuan.

2) Ohol puskatuen, Soken eta oihalen Soinuak puskatzen du gure ixiltasuna. Zauritu eta gaixoen Aiume mingarriak Hotzikara sortzen du bizkarrezurrean.

3) Su iltzaliberriak Dakarren ke ilunak izkutatzen du Gure kalteen tamaina. Oihal nagusia Zartatua egonaz gain Haizea urria da hegoaldetik.

4) Olatu izugarriak, Buruz gaindi nonahitik erortzen dira Bidea areago zailduz Harri kozkorren gisa. Untziaren itzala, Untzia bera xurgatzen ari da, Trapu beltz zigortuen Askatasun lokaztua.

5) Mende kontaezinetan Egoera hura ikusita Triste begiratzen zion ilargiak itsasoari. Ez baitzuen ulertzen nola gizaki anai haiek Bere izenean borrokatzera iristen ziren. Itsasoak iada bareturik Eta bere porrotaz oharturik Ez zuen gizaki anai haiek Bere altzoan murgiltzea besterik.

See also:

64
64.5
Orelsan Changements Lyrics
Stelios Kazantzidis , Vardis kai Katsimixa Stin Ellas Tou 2000 Lyrics