Exkixu Zuriaren Azpian Lyrics
            Ezer esan gabe
            ezer galdu gabe
            gauean elkartu gara
            gauari esker
            elkar ezagutu
            gorputzaren nahiean
            erori gara
            orduak aurrera
            barre artean
            hamairu ordu
            aste bete
            erdi jantzita ginen
            erdi biluzik biok
            zure usainez
            inguratuta.
        
            Baina ni orain
            kalean noa, kalean
            eurian azpian.
        
            Beldurrik gabe
            tentaldi gozoa
            zure azalean
            irristaka.
        
            Jaberik gabeko
            gorputzak ginen
            samur, samur, samur,
            goxo, goxo, goxo
            erdi jantzita biok
            erdi biluzik biok
            zure usainez
            inguratuta.
        
            Baina ni orain
            kalean noa, kalean
            euriaren azpian.
        
            Eta leiho parean
            jausten zen euria
            negar tanten antzera.
        
            Baina ni orain
            kalean noa, kalean
            euriaren azpian.
        
            Goitik behera
            dator euria
            bustirik dut, bustirik
            aurpegia.
        
See also:
JustSomeLyrics
73
73.42
Skyclad It's Wasn't Meant To End This Way Lyrics
Salon Victoria Tumbao fregao Lyrics