Exkixu Printzesaren Ipuina Lyrics
            Txikia nintzela
            esan zidaten
            bizi luzearen
            pozima nuela
            ontzi txikiko urrin
            goxoa nintzela
            ipuin polit baten
            printzesa nintzela.
        
            Denbora onak ziren
            Denbora onak niretzat.
        
            Katerik ez nuen ta
            nirea zen mundua.
            San Juan gaua zen
            denbora asko asko pasa da.
            Nire lehen besarkada
            nire lehen musua,
            s__uaren mundura
            eraman ninduzun.
        
            Denbora onak ziren
            Denbora onak niretzat
        
            Orain, bakarrik
            etxerako bidean
            tabernen uisaonetan
            edo kafearen orduan
            ez dut barrerik
            ez dut beharrik
            ez daukat gogorik
            ez dut berrerik
            ez dut besterik
            bizitzaren ostikadak.
        
            Txikia nintzela
            esan zidaten
            bizi luzearen
            pozima nuela
            ontzi txikiko urrin
            goxoa nintzela
            ipuin polit baten
            printzesa nintzela.
        
            Baina urteak
            ez doaz alferrik
            ezin daiteke
            damutu orain,
            luzeak dira
            eman beharreko pausuak
            gogorregiak
            bizitzaren ostikadak.
        
            Baina ez, ezin dut
            atzera begira egon.
            Ezin dut jarraitu
            honela ez behintzat.
        
See also:
JustSomeLyrics
73
73.42
José El breve espacio en que no estás Lyrics
Rick James & The Stone City Band Mary Jane Lyrics