Antton& Herri zaharra Lyrics

Gauari aurre hartu
nion arratsean,
inor agurtu gabe
joan nintzen etxetik.

Baina atera eta
lehen urratsean
itzal bat abiatu
zen nire atzetik.

Herri zahar baten bila nabil,
ez al nauzu ikusi
Herri zahar baten bila nabil,
ez al duzu inon ikusi

Askotan gertatzen zait
begiak ixtea
helbiderik gabeko
gela ilunetan.

Orratzek nahi baitute
nigana iristea.
Ihesean nabil ni
bizihil honetan.

Herri zahar baten bila nabil,
ez al nauzu ikusi
Herri zahar baten bila nabil,
ez al duzu inon ikusi

Eta aurkitzen badut,
eramango dut etxera.
Eta aurkitzen banau
eramango nau etxera

Herri zaharra eta ni
Herri zaharra eta ni
Herri zaharra eta ni
elkarren bila gabiltz

See also:

73
73.69
JBO Du Drecksau!! Lyrics
Michel Polnareff 17 Hey you woman Lyrics