Pantxoa eta Peio Euskaldun erdaldun Lyrics

Hizkuntza baten mentura dena, murritz gelditzen da egun,
hargatik bertze zonbatiño ere ahalaz ikas ditzagun;
bat edo bida ez laizke gaizki etor gurearen lagun,
bainan lehenik eta non nahi izan gaiten gu euskaldun.

Nihaurek ere nik konprenintzen ditut bi mintzaira arrotz,
mintzatu ere egiten ditut behartua naizen oroz;
horiek hola ni euskarari nago bihotzez ta gogoz,
ez ederraren gatik bakarrik, bainan gurea delakotz.

Amets Arzallusek erantzuna:

Aberats nahiak pobretzen gaitu, espantu nahiak umiltzen,
kukurrukua ikusi baitut txantxangorria isiltzen.
Gure mintzaira bihotzekoa, orain ez dut konprenitzen:
hain eder eta kain gure, eta, nola erdaldundu nintzen?

Guretzat bizi ezin zuenez guregatik "hil zedila!"
Ene Xalbador, asmatu duzu, ama haurrek dute bila.
Geroztik gure etxe hitsetan soineko huts bat dabila
gorputzak ere aldegin zion bihotz galduaren bila.

See also:

74
74.84
Camille Jones ft. Fedde Le Grande The Creeps Lyrics
monkey swallows the universe florence Lyrics