Gorka Urbizu Betazalak Erauztean Lyrics

BETAZALAK ERAUZTEAN

Desagertu egiten zara

ispiluaren aurrean

margotzen zaren bakoitzean.

Orduan, zeu zara hizpide

zeu zara laudorio

ez duzu parekorik

Amak ez daki nor zaren

ispiluaren aurrean

margotzen zaren bakoitzean

Zuri begira esamesak

zutaz mintzo begiradak

zu izateko suizidatu dira

nortasun agiriak

Baina horrek, guzti horrek

ez dizu deus balio

lekukorik ez badago

Soilik begiak ixterakoan

itzultzen zara zeugana

betazalak erauztean

See also:

80
80.42
shanty 01 Unbreakable Lyrics
COA Chase the Wind Lyrics