Ekon Ekosabotaia Lyrics

Mila bederatzirehun ta laurogetamasei
apirilak baditu sei.
Zortzi solidario pakeaz, pakea zuten arma.
Itoitz deseraikuntzak, suntsiketaren
kableak azkenik mozturik.
Salbu natura, salbu geure ama lurra.
Solidario!
Hartu eredutzat rotaflex eta ausardiaren ekintzak
ekosarraskiaren aurkako
bizitza baten hatsa.
Hartu eredutzat zeure borroka aurrera eramateko
zure bihotzak,
naturaren arnas bera izateko zatoz!

Bide ertzeko azeri hila eta zuhaitz amildua
lore baten garraxia heriotza hurbiltzean

Gizakeriaren garapen suntsitzailearen
aurkako ekintzak, aurrera ekosabotaia
gora, gora, gora bizitza!

Mendiak zulatuz abiadura handiko tren madarikatua
stress-a hemendik hara eramateko ez da pasako
ez da ibairik kutsatuko, isurtzaileak lehertuko ditugu
eta gogoratu, geure alboan behar zaitugu
Solidario!
Hartu eredutzat rotaflex eta ausardiaren ekintzak
norberekeriaren aurkako sabotai baten muina
hartu eredutzat, zeure borroka aurrera eramateko
zure bihotzak
naturaren arnas bera izateko zatoz!

Bide ertzeko azeri hila eta zuhaitz amildua
lore baten garraxia heriotza hurbiltzean

Gizakeriaren garapen suntsitzailearen
aurkako ekintzak, aurrera ekosabotaia
gora, gora, gora bizitza!

Solidario!
Naturaren arnas bera izateko zatoz!

Bide ertzeko azeri hila eta zuhaitz amildua
lore baten garraxia heriotza hurbiltzean

Gizakeriaren garapen suntsitzailearen
aurkako ekintzak, aurrera ekosabotaia
gora bizitza!

See also:

83
83.53
MATCH AND DADDY SOLTERA[Es Mejor Estar Sola Que Mal Acompaña' ] Lyrics
Sleipnir Monopoly Lyrics