Kupela Tratu Txarrak Lyrics

Egunero ezusteak
gogorra bezain tristeak
zer pentsatua jartzen du, honetara iristeak
gehiegitan baitdauzkagu, tratu txarren albisteak

Mehatxua ta iraina,
burua galtzeko adina
askok beldurrarengatik ixilik dute mingaina
negar hotsak bihotzera iristen zaizkigu baina

Hau gogorra da biziro,
zenbait kutxilo ta tiro
entzundakoak entzunda, bizitzen ez dago giro
eta zer egin genzake, ez gertatzeko berriro

Elkar maite ta ezkondu,
bizitza ez zaie hondu
hiltzeraino gorrotatuz, ta hori nola konpondu?
saiatu, saiatu behintzat, sekula ez da berandu

Sartu dute espetxean
baina laster da etxean
askoren itxaropenak gelditu dira hutsean
otsoa ardien bila, berriro libre jartzean.

Hitzak: A. Larrañaga
Musika: X. Alberdi

See also:

85
85.57
Ball Mix Do you know Lyrics
Daddy Yankee Machucando ReMiX Lyrics