LOR diktadorea Lyrics

Gogoan historia liburuko azken orria?
Eta aurpegi zurbil bat hilkutxa dotorean?
Hil ahal zen ala bizi ote da?
Historia berbera urtetik urtera
himno, polizia eta bandera bera
Diktadorea stand by egoeran
Gomazko pilotak eta berunezko
txingor harriak erortzen dira
ur pozointsua, mangera, kea, tankeak
Bada gai etsaia hatz hamarrekin seinalatzeko
gizonik grisenaren itzala beti tarteko
Diktadorea...

Heroi berrien uniforme zaharrak kondekoratzen
eternitatearekin paktu bat balu bezala
amtes gauzatuaren gozatu ilun hori
Gizon zimurtuaren taupada lausoari eusten

Diktadorea...

See also:

86
86.54
The Beautiful South Mediterranean [Morcheeba Mix] Lyrics
Everlast Whitey's Revenge(Eminem Diss) Lyrics