Benito Lertxundi Entzun zazu Lyrics
            Entzun zazu adiskide
            kantu hau dizut eskeintzen,
            ene barne kolpatu hontan
            zuretzat da oldozten.
        
            Nigan dut zuen mezua
            zuen zerutik bildua,
            mendi beltzetan barrena
            oihuz dijoan Breizh Atao.
        
            Saint Maloko itsasoan,
            herri bat nuen hausnartzen,
            haren kolkoan errotik nintzen,
            zuetako bat sentitzen.
        
            Nigan dut zuen mezua
            zuen zerutik bildua,
            mendi beltzetan barrena
            oihuz dijoan Breizh Atao.
        
            Eskuak elkarturikan
            lotu ginen dantzetan,
            elkarrekin landuko dugun
            bide bat han hasi zan.
        
            Nigan dut zuen mezua
            zuen zerutik bildua,
            mendi beltzetan barrena
            oihuz dijoan Breizh Atao. (bis)
        
See also:
JustSomeLyrics
86
86.104
叶振棠 天籁.星河传说 Lyrics
Timbaland Ft M.I.A Time Lyrics