Ezinean ¿¿?? Lyrics

EZINEAN-Galdera ikurrak
Esaidazu sekula pentsatzen duzun
bizi zaren bezala bizi nahi duzun
zergaitik bizi beti berdin
zergaitik bizi denok berdin
zergaitik neska bat soilik maite duzun
zergaitik zortzi ordu lan egiten duzun
zergaitik bi galtzerdi berdin
zergaitik mendian erreka segi

zergaitik hamarnaka zenbatzen dugun
zergaitik asteak zazpi egun ditu
zergaitik gorrian gelditu
zergaitik urteak ospatu
zergaitik keinu bat insinuatzeko
zergaitik zarata ondo pasatzeko
zergaitik lurrak trafikatu
zergaitik ideiak komertzializatu

zergaitik, galdera ikurrak emandako pausoetan
galdera ikurrak emango ditugunetan
galdera bakoitzak, erantzun desberdina
gure erantzunez egin zazu zeure bidea

galde zazu, galde zaitez
galde zazu, galde zaitez

galdera ikurrak emandako pausoetan
galdera ikurrak emango ditugunetan
galdera bakoitzak, erantzun desberdina
gure erantzunez egin zazu zeure bidea

egin zazu zeure bidea, egin zazu zeure bidea
egin zazu zeure bidea, egin zazu zeure bidea

See also:

87
87.12
Cherish The Ladies High Germany Lyrics
Baglioni Cuore D' Aliante Lyrics