ZABALETA ETA IMANOL Izazu nitaz kupira Lyrics

Loriak udan intza bezela
maite det dama gazte bat,
hari hainbeste nahi diotanik
ez da munduan beste bat;
inoiz edo behin pasatzen badet
ikusi gabe aste bat,
bihotz guztira banatutzen zait
halako gauza triste bat.

Neskatxa gazte paregabia,
apirileko arrosa,
izarra bezin dizdizaria,
txoria bezin airosa;
oraintxen baino gusto gehiago
nik ezin nezake goza:
zorionian ikusten zaitut,
nere bihotzak hau poza!

Ez al didazu antzik ematen
nik zaitudala nahiago,
ai, marinelak gau ilunian
izarra baino gehiago?
nere onduan zauzkatalako
pozez zoraturik nago,
zu ikustiak alegratu nau
triste negoen lehenago.

Nere betiko pentsamentua,
nere konsolagarria,
zu gabetanik ezin bizi naiz,
esaten dizut egia;
zu bazinake arbola eta
ni baldin banitz txoria,
nik zu zinaken arbola hartantxen
egingo nuke kabia.

Musika: Herrikoia / Zabaleta eta Imanol
Hitzak: Bilintx

See also:

87
87.12
They need a million Lyrics
Flame คนไม่คือ Lyrics