Mendeku itXua Bide galduan Lyrics

Zabaldutako zaborra bildu ezean
Etorkizuna beltz etortzen zait gainera
Aurrerakuntzaren bide hauskor honetan
Atzeraka joan nahi ote dugun galdetzen dut nik

Baimenik gabe guretzat hartu duguna
Guztion etsai bihur daiteke oraingoan
Honen aurrean armak alperrik dira
Irtenbiderik gabe umezurtz geldituko gera

Bide iluna, mundu galduan
Axolagabekeriaren babesean
Atzerantz garaman aurrerakuntzaren zama
Ez ote dugu gehiegi?
Zikinkerian itota bukatu behar al dugu?
Ezer egin ezean geroa beltz dugu!

Ez haiz ohartzen
eroso hagon bitartean
kanpoan gertatzen direnaz
Gure etxea
denontzat izan beharrean
suntsipenera doa zuzenean

Bide iluna...

See also:

88
88.69
01. Bob Marley Natural Mystic Lyrics
Lucero Hojas secas Lyrics