Mikel Urdangarin egun argian Lyrics

ilunaren arerio
egun argian jario
atzo gauean gozatuari
zure usaina dario

zeru gainean bi laino
zoaz, eguzki, goraino
zelan ez dekot beste gogorik
zeuri kantetako baino

soloa loraz polito
nor ez da udabarriko
zain nago zure udagoiena
barriro noz etorriko

asuneri udararte
krabelina batu jake
hain lotsatia ez bazina bai
zu biluztuko zinake
badator gaua astiro
badeko nahiko motibo
maite nozula dakidan arren
esan eistazu barriro
haizeak ohiko egarriz
leizarrak dantzan darabiz
eskuok zure azal gozoa
omendu gurean dabiz

kirikolatza karreran
iturria non ete dan
laztana maite zaitudalako
behar dot zuretik edan

asuneri udararte
krabelina batu jake
hain lotsatia ez bazina bai
zu biluztuko zinake
badator gaua astiro
badeko nahiko motibo
maite nozula dakidan arren
esan eistazu barriro

See also:

89
89.41
charli garcia chipi chipi Lyrics
Tianastácia Sculacho Lyrics