Betagarri Hemen erdian Lyrics
            Ondo dakizu
            nondik nora doazen bideak
            ondo deritzot
            zuk egitea zure aukera
            baina argi ibili
            bide zuzena da bide bakarra
            eta nik diot zer den hemen bidea eta zuzena
        
            ooh! geldirik zaude bide gurutzean
            ooh! ezin da gelditu hemen erdian
        
            ondo da tira
            berriro saiatuko gara
            lasai pentsatu
            hartu behar duzun denbora
            begiratu besteek aukeratu duten bidea
            eta pentsatu zer den guztiontzat onena
        
            ooh! geldirik zaude bide gurutzean
            ooh! ezin da gelditu hemen erdian
        
            sentitzen dugu
            denbora bukatu zaizu
            amaitu dira aukeratzeko zure aukerak
            eta ez duzu hartu nik eskaintzen nizun bidea
            nire kontra zaude, nire kontra eta ez nirekin batera
        
            ooh! geldirik zaude bidegurutzean
            ooh! ezin da gelditu hemen erdian.
        
See also:
JustSomeLyrics
91
91.31
1Mandy Moore Wanna Be With You Lyrics
Parazitii Feat. Adrian Despot O stare de spirit Lyrics