Benito Lertxundi Euskal pizkundea Lyrics

Gau luzea gau latza
Gau izar gabea,
nekez gendun ikusi
haren azkentzea.
Gauerdian hil zaigu
amona gurea,
esku gogortuetan
dauka gurutzea.

Gure sukalde zarra
etxe pizgarria
bart lagunarte goxo
gaur bakar gorria
lehen epela jario
orain hotz larria.
Amonarekin batez
dezu utzi bizia.

Amonaren alkia
hago sutondoan
haren ipuirik aldek
hik jaso gogoan?
hik ez? Laratzak? Ezta...
Ez uste gozoan
geunden ta gure poza
betiko da joan.

Orduan belaunikatu
nintzan auts gainera.
Hark gordetako sua
zu ere hil ote zera?
Autsa pitinka urratu
nuen, beldur bera.
Sua bizirik dago
galduak ez gera.
Geroztik ari nauzu
auts zaharrak astintzen
aitton-amon guztien
ipuiak jasotzen
herriaren pitxiak
magalean biltzen
ez baita hil gure herria
zutitu gaitezen.

Hil ez da ta ezta hilko
guk ez badugu nahi.
Bizi irrikaz zegoan
gure maitasun zai,
haren susper beharrez
goazen nora nahi.
Pizkor urra ditzagun
malkar eta zelai.

Egizute nerekin
aberri bidea.
Bildu dezagun nun nahi
asaben lorea.
Ta gaur danik gorritu
gure sukaldea.
Ni nor naizen asmatu,
Euskal pizkundea.

See also:

101
101.111
Generous Maria All Wrong Alright Lyrics
Generous Maria Ripe Lyrics