Pirritx eta Porrotx Maite zaitut Lyrics

koloretako ametsak esna nagoenean
eta ezin loak hartu gaua iristen denean.
Saltoka hasi ta hegan egiteko gogoa
nire bihotza taupaka ai lehertzera doa.

Elkarrekin hankaz gora, buruz behera jartzean
tunelean sartu eta irrintzika astean.
Pitxiloreekin pultsera egin nizudanean
begietara begira hauxe nahi dizut esan:

Maite zaitut maite maite zaitut
pila pila pila patata tortila.
Maite zaitut maite maite zaitut
ilargiraino ta buelta maite zaitut.

Begietako diztira irribarrea ahoan
ezin ditut izkutatu zu ikusitakoan.
Hanka eta eskuetan gorputzean dardara
nire bihotza taupaka ai lehertzera doa.

Elkarrekin hortzadarra margotu dugunean
ispiluan nire izena idatzi duzunean.
Irratia piztu eta doinu hau entzutean
begietara begira hauxe nahi dizut esan:

Maite zaitut maite maite zaitut
pila pila pila patata tortila.
Maite zaitut maite maite zaitut
ilargiraino ta buelta maite zaitut.(bis X2)

Ilargiraino eta buelta maite zaitut!!

See also:

11
11.14
David Crowder Band O God Where Are You Now? (In Pickerel Lake? Pigeon? Marquette? Lyrics
Caravan Nine Feet Underground Lyrics