Antton& Sufrimenduaz amaituz Lyrics

Berriz ere jaiki beltz duzu begia
atzo ere jo zintuen zu zinen aitzakia
jada ez da lehengoa bihurtu da piztia
nahiz eta zuk eman diozun zure maitasun guztia

badira urteak jipoitzen zaituela
aldatuko dela ahaztu emaiozu bukaera

jo egiten zaitu
ez zara zoriontsu
beldurrik gabe beraz
behar duzu salatu

etxera heltzen denean ikara sentitzen duzu
eta egindako afaria lurrera botatzen dizu
betikoa gaur ere faborez egin kasu
badakit zail dela baina burutik kenduzazu

jo egiten zaitu
ez zara...

heldu berriz bizitzari
pasatakoa ahaztu
beste gizon onen batek
benetan maiteko zaitu

See also:

104
104.31
Paolina Rubio Y yo sigo aqui Lyrics
Jose Gonzalez Crosses (Superbass Remix) Lyrics