Gaztea: The Singels Boulevardeko Erlojua - La noche no quiere venir Lyrics

Boulevardeko erlojuak
taupada kolpe tristez darrai
baina bizitzaren orratzek
ez dute atzera egin nahi.

Bakarrik nago ixil deslai
galdu gintuen trenaren zai
oroitzapenen erruz orain
ez naiz amets egiteko gai.

Iraganaren andenetan
ahaztuta utzi genituen
gure sekretu etsituak itxaropen hezituak.

Zure diamantezko begiek
bihotza urratu zidaten
hondartzan ez dago perlarik
maskor hutsen dudak besterik.

La noche no quiere venir,
para que tu no vengas ni yo pueda ir,
ni la noche ni el dia quieren venir
para que por ti muera
y tu mueras por mi.

Asfaltosko oihan honetan
irrifar baten bila nabil
amaiera gabeko filmak
malkorik gabeko iraultzak.

Pattar garesti honek ez du
zuk adina bero ematen
baina parte zaharran tabernek
ez dute maitasunik saltzen.

La noche no quiere venir,
para que tu no vengas ni yo pueda ir,
ni la noche ni el dia quieren venir
para que por ti muera
y tu mueras por mi. (BIS)

See also:

109
109.35
Wraygunn Don't you know ? Lyrics
Annett Louisan annett_louisan_-_das_alles_waer_nie_passiert Lyrics