Idi Bihotz Tiberio + Oscar (Lujuria) Lyrics

Egia da, markes bat banintz
bezala sentitzen naiz
inoiz ez zaizkit janaria eta edaria falta
eta beti jendea inguruan eduki dut
baina uste dut hau ez dela izango betiko
Prefosta ezetz!!

Gaur ez dela izango egun ona
nirentzat pentsatzen dut
garbitu eta polita ipini naute
gero kaiola barruan bigiztaz
beteta sartu naute
eta orain enparantza erdian nago

Tiberio txerria naiz
sari bat, opari bat
asko dira deituak
gutxi berriz hautatuak

Baserri batean jaio nintzela oroitzen naiz
ama bizia zen hamar anaia eduki nituen
ez dakit zer egiten duten orain
inoiz ez ditut ikusi berriz
baina uste dut etxean ez direla egongo

Tiberio txerria naiz
sari bat, opari bat
asko dira deituak
gutxi berriz hautatuak

See also:

112
112.85
Het Goede Doel God Lyrics
latejapride* feat. Luisa Pereira Acuarela Lyrics