Akelarre Zure ondoan Lyrics

Ene bihotzeko sakel ttiki batez
gogoetan daukat, hainbat fereka
geriza artean ameslari giñela
elkar maitatze jokoan

Anitzetan ere ihesari emanaz
ezagutu genuen ahal baten laguna
negu haragitan zaurgarri ginela
mihi gaiztoen egitan

Zure ondoan, zure ondoan
zein ederra den bizia
zure ondoan, zure ondoan
zein ederra den bizia

Bizi ero honek omen du idatzia
nonbait gorderik gure etorkizuna
zeinen okerbide eta zein ona
bidai honen gurutzbidean

Goizez nahiz gauez, bihar, orain da gero
behar zaitut nik nere ondoan
bizia nolabait bizi behar bada
honela nahi dut nik izatea

Zure ondoan, zure ondoan
zein ederra den bizia
zure ondoan, zure ondoan
zein ederra den bizia
(x2)

Eta behin, behin hiltzen banaiz
izan dadila ere zure ondoan,
zure ondoan.

See also:

116
116.36
King Of Kings Conteo Lyrics
Heimdall Cold Lyrics