Mikel Garikoitz & Denali Maite ederra Lyrics

Maite zaitut, maite, zoratzeraino!
Ederragorik ez da zu baino!
Zeurea dut nik begian argia,
ta zurekin berriz penak zer dira?

Maite bat badut bihotzean
gorri, berde ta urdina;
ikusten dutenen ustean
urre-jantzizko sorgina.

Ez du parerik ederrean
ene maiteño politak;
ni asteroko hondarrean
joaten natzaio bisitan.

Maite zaitut...

Amesten zaitut,amesten,
ederretan ederrena,
baina ez bazaitut ikusten
ez zait asetzen barrena.

Eta ikusten zaitudanero
maitez hartzen zaitut laister;
laztan eta fereka gero
joan ohi naiz bazterrik bazter.

Maite zaitut...

Bere koloreak ez dira
beste inorenak bezala:
urdina du begi dizdira,
gorri-berdea azala

Gauak koloreak jatean
oheratzen naiz bakarrik:
ez dago zeruko atean
nirea ainako izarrik.

Maite zaitut, maite, zoratzeraino!
Ederragorik ez da zu baino!
Zeurea dut nik begian argia,
bihotzeneko, Hondarribia!!!

See also:

117
117.6
Reincidentes-www.BajandoAlbums.com Playa Girón Lyrics
Christian Death Hour Of The Wolf Lyrics