Hertzainak Ibili dabiltz Lyrics

Ibili dabiltz barrezka hizketan
mozkortzen dira beren ustetan
eta jostatzen dute batzuetan.

Zentzudun dira bizitu arren
guztien mixeriz eskerrak ematen
nagusi bihoztunari.

Duten ezjakintza harro
susmati begira daude.

Ametsaldia hautsiko ote
ta hortan arrazoi badute.

Aipatzen dizkiet atxilotuak
zerbait berria nahiz sufrituz direnak
negar egitea ere eragotzia dutenak
eta sorbalda jasotzen dute.

Horientzat zoro bat naiz
eta nere gudua zera da
liluratzeko asmakeria.

Nere herra ta nere amorrua
gaztaroko gaitzak dira
zer besterik izan daiteke?

Ekintza beldurgarriak
beroien etxaurretan.

Gertatzen dira benetan
bai beste mundu batean.

Etorkizun seguraz arduratuta
ta ezin dute astirik galdu ea
benetan aske ote direnez
agian hola hobe.

Urka bihurra lepoan daukat
ta hoiek etxean geratu dira
putzura bultza nautenekin
irriz ari dira.

Urka bihurra lepoan daukat
ta hoiek etxean geratu dira
beroiek zer esan badutela
ardura ere ez zaiela.

See also:

118
118.56
La Costa Brava Háblame Lyrics
superhiks mislev deka znam Lyrics