Hertzinak Kamarada Lyrics

Ez huen hain aspaldi izan
ez haiz gogoratzen ala?
bazakiat oso lanpetua hagola
bainan lau pa bost urte ez duk hainbeste
amets egin genion elkarrekin eta horretaz
luzaro ihardun genion
Bainan orain non zegok gure askapena ?
Komisarira eraman gintuzten hau eta neu
han gertatu zena hobe ez aipatu
Entzun ditzaket gure ohiuak ?
Edo gorra hago ?
Edo eriats gaude
gaur ikusi haut telebistan lepoa altxatuz
demokratzia salbatuz
Dakusat torturadoreen irrifar alaiak ?
Nola aldatzen diren gauzak! Kamarada.

See also:

118
118.57
Mark Oh feat. John Davis Your Love Lyrics
Apocalpytica I'm Not Jesus Lyrics