Hertzainak Rock´n Roll batzokian Lyrics

Txistulariek "gora ta gora"
ederki jotzen zuten
ta Arzallusek kriston mitina botatzen
ta jelkide guztiak nahiko edanak eta
pozik egongo ziren
zeren Hertzainak heldu ziren eta denok
jarri ziren dantzan
rokanrol batzokian!
Gudari zaharrak ozen ta gogor ari ziren
gudari berriak traidoreak ote ziren
eztabaidatzen
Eta Mikel Errekak Sagrariori eskua
musukatzen zion bitartean
zeren Hertzainak heldu ziren eta denok
jarri ziren dantzan
rokanrol batzokian!
Esan dudan guztia txorakeria hutsak
direla badakit
EAJ-PNVk ez du maite rokanrolik
hortaz benetazko rokeroak
ez zaitezte fidatu
kontuz ibili
Hertzainak etortzian danok jarri
beharko dugu
dantzan rokanrol batzokian.

See also:

118
118.58
Anny Lennox A whither shade of pale Lyrics
En Tu Fiesta Me Colé Barco a Venus Lyrics