Hertzainak Oroimen txarrak Lyrics

Agindua zorra dela
ahaztu dutenak dira horiek.
Arau zaharren trukatzaile
disenuzko ideia berriekin.

Promesa handiak baina gero
ekonomistek agindutakoa egin.
Anakronismoak mantentzen
apatia eta nahasketa lantzen.

Hauek ez dira laguntza eske ibiltzeko garaiak
politika fikzioak garaitzen du errealitatea.
Zeren
bertsio ofizial faltsuen erresuma da Historia.
T.B.ri so diren hiritar zintzoen goxamenerako.
Informazio pozointsuaz bonbardeatuak gara egunero
benetazko zerbait maltzurki moldatua dena zuzen dagoela
sinistarazteko.

Oroimen txarra dugu eta
hau ote merezi duguna?
Zerk berpiztuko ote luke ilusio berria?
Hemen geratuko gara ia zerbait gertatzen den
banakokeri garai hau noizbait amaituko da.

Krimenak maskaratzen dituzte onkeriaz edo zuzenez.
Gerra zikina egiteko ere inolako lotsarik ez.
Bere zeregina betetzen omen dute.
Itxurakeria eta ustelkeria.
Baina oroimen laburra dugu
komeni ahala sinistea hobe
ez dakigu nolakoak garen ere
eta horrek ez gaitu kezkatzen.
Zeren
Bertsio ofizialen erresuma da Historia...

Oroimen txarra dugu eta
hau ote merezi duguna?
Zerk berpiztuko ote luke ilusio berria?
Hmen geratuko gara ia zerbait gertzatzen den
banakokeria garai hau noizbait amaituko da.
Hemen geratuko gara itxaropen gabe lasai
askatasuna zerutik baletor bezala.

See also:

118
118.59
HANKA PALDUM VOLJENI MOJ Lyrics
Divas of Colour A Natural Woman Lyrics