Berri Txarrak Zauri Irekitako Herria Lyrics

Metafora bidez
idatzi nahiko nuke
zauri irekietako
herri honen oinazea,
baina hortarako
poeta jaio behar
eta gutxi omen dira
lumadun ederzaleak

Astero bezala
buzoian bilatzen du
Espainian preso daukaten
semearen eskutitza
baina horren ordez
dei hotz bat jasotzen du
soka lepoan duela
semearenak egin du

...eta esango dute
betikoak garela,
eta omenaldian
jende gutxi geundela
ta bertan egotea
apologia dela,
kameraz fitxatu gaituzte

...eta esango dute
betikoak garela
eta demokrazian
gu soberan gaudela
ustezko heriotza
naturala izan dela
eta dena "ongi" dihoa

Zein zaila den barkatzea
herri batek sufritzean,
Arrano Beltza sekula baino
beltzagoa dago orain

Zein zaila den ahaztea
herri batek sufritzean,
Arrano Beltza sekula baino
beltzagoa dago orain.

See also:

121
121.116
Eddie from Ohio Eddie's Concubine Lyrics
Brian Doerksen Your Love Will Find Me (Psalm 139) Lyrics