Nabari Egia da Lyrics

Zapi bat aurpegian jarrita
eta harri bat eskuan hartuta.
Egunero bezala borrokan doaz
gazte palestinarrak.
Hamabost urteko ume mordoa
eta gutxiagokoak ere bai.
Euren gurasoen heriotzen ostean
mendekuaren bila.

Egia da, egia da!
Nahiz eta guzti honek
gezurra dirudien.

Kale guztiak suaz beteta
eta jendea odoletan.
Emakume asko negarrez ari da
eta baita euren lur zatitua.

Egia da, egia da!
Nahiz eta guzti honek
gezurra dirudien.

See also:

122
122.9
ChoJin Nach Scratch Hemos creado un moustro Lyrics
six pack Six Pack - 05 - Spavaj Lyrics