HESIAN Itsas Bazterrean Lyrics

Hainbat urte argi itzalean,
Hainbat urte muga barik,
Hainbat urte igaro nahiean,
Hainbat urte itsuturik

Orain itxaropenaren giltza, helmugaren garrasi hitza galdu ditut
Gogomenaren laguntza, orain arteko hizkuntza, joka ditut, ezin dut!

Itsas bazterrean joka nabil aizu, geroaren taupadek bidea uzten duten unean
Itsas bazterrean joka nabil aizu, kresalaren usainak berpiztu dezan nire barrena

Orain arte irrifar batean, aukera nuen artean
Orain arte aske ilunean, bakarrik nengoenean
Orain, bakardadea badoa saminez nire gogoa, ez dut izenik
Nire ohiuek ez dute inolako baliorik, irtenbiderik...
ta benetan mintzen nau!

Bakarrik izatea,
Bakarrik ibiltzea,
Nire asmoak bideratzeko nahikoa izatea,
Nire gogoa nik gidatzea

Itsas bazterrean joka nabil aizu, geroaren taupadek bidea uzten duten unean
Itsas bazterrean joka nabil aizu, kresalaren usainak berpiztu dezan nire barrena

Itsas bazterrean joka nabil aizu, askatasun taupadek hartu dezaten nire barrena
Itsas bazterrean joka nabil aizu, kresalaren usainak zabaldu dezan nire nahia bai!

See also:

122
122.66
Sean Kingston & Fabbolous and Lil Boosie Beautiful girls Lyrics
VEGYES-Alien Ant Farm Smooth Criminal Lyrics