Etzakit Bihotz Zatituta Lyrics

Karrika ilunen barrena
Euriz bustiz beldurrean pausoka
Emakume bat aterkipean
Etxerako bidean

Beldurrik ez du baina
Kezkaturik dijoa
Bidean bakarrikan sentitzen denean
Bakarrik karrikan

Farola baten argi goibela
Bista hartzen du urruntasunean
Pausoen hotsak entzuten dittu
Itzal bat daukala atzean

Pausoa azkartuz
Urduri jartzen ari da
Aurrerantz dijoa aurrera begira
Pausoa azkartuz

Gauean gordetzen da
Sortu arren oihu sufritua
Gauean gordetzen da
Emakumearen bihotz zatitua

Karrika ilunaren atzean
Farolaren argi goibel azpian
Euri tantekin bustitzen dago
Emakume baten gorpua

Ondoan aterki bat (odol putzua)
Giltza batzuk
Etxeko aterik irekiko ez duten
Giltza batzuk

Gauen gordetzen da...

See also:

122
122.66
איגי וקסמן האיש שחסר Lyrics
Roberto Carlos Procura-se Lyrics