Sarkor Joan den asteko neska Lyrics

Aste guztian zehar lanean edo ikasten,
zapatua heltzeko gogoz
juerga usaina nabaria da gure artean,
gaur ez da libratuko inor
tren geltokiraino hurbildu gara denok eta,
ia lekurik be ez dago
bidai guztia barre-algara artean,
hau jaia, hau jaia!!!

Hainbeste jende eta hainbeste geltoki,
martxa honetan ez naiz iritsiko urruti

Jada trenetik jaitsi gara kantu eta arrantzaz,
txosnak non dauden bilatzen
"brigadaren" musika entzun da albo batetik,
ta bertara jo dugu zuzen
eztarria busti nahien barrara korrika,
kalimotxo ta kañak hartzen
baina norbaitek txundituta utzi gaitu,
zeharo, zeharo!

HORTXE DA JOAN DEN ASTEKO NESKA HURA,
A ZE LILURA! TA ZER NOLAKO IRRIFARRA
EZ NAIZ AUSARTU EZ NAIZ BERARENGANA JOAN,
BETIKO KEZKAK BUELTAKA NIRE BARRUAN

See also:

122
122.79
Jacques Higelin & Brigitte Fontaine Cet Enfant que Je t'Avais Fait Lyrics
Vale Cuatro Soy de salta Lyrics