Lur Jota Gorrotoa Lyrics

Irabazitakoa galtzeko arriskua dagonean,
ihes egiten dugu sarritan.
Eta zoriona haizeak darama
gezurra egiari nagusitzen zaionean.

Ez dago aukera askorik aurrera jarraitzeko,
ez dago aukera nahikorik.

Gorrotatzen ikasten ari naiz eta bitartean,
munduak biraka darrai nire inguruan.
Betiko musika irratian, betiko berriak,
betiko nagusi zital horren aginpean.

Ez dago aukera askorik aurrera jarraitzeko,
ez dago aukera nahikorik.

Gorrotoa ez da biderik okerrena,
maitasunak izkutuko aurpegia erakustean.
Gorrotoa ez da biderik okerrena, gehienetan.

See also:

19
19.106
robbie williams 90.she's the one - robbie williams Lyrics
Dj Khaled Ft Akon, T.I., Rick Ross, Fat Joe, Baby n Lil Wayne We Take'n Over Lyrics