Su Ta Gar Eraikitzeko suntsitzen Lyrics

Haurtzaroko oroimenak
ingurune eder batera
naramate.
Bertan ur hotz garden ta
zelai berdeak
erraz antzeman ditzaket.
Gaur, toki berera itzuli naiz
eta begiak zabaldu orduko
jakin dut
ez nuela han zegoenaren
arrastorik aurkituko.

Eraiki ba! Eraiki ba!
Suntsitzen! Suntsitzen!
Den dena lehertu
eta birrindu arte.

Begira nago ingurura,
ta heldu nahu nuke natura
Negar batean murgilduta
gugandik gutxika urruntzen da.

Aurrerakuntzaren garrantzia
egunero nahi digute azaldu
Hitz faltsuez beteriko mezu
baikorrak
edonola asmatuz.

Diruak puzturiko sake!
nasaiak
gehiago dira puztuko
eta honela behin lur emankorra zena
ez da inoiz itzuliko
Eraiki ba!

See also:

22
22.54
Trebol Clan; Ft. Jomar Me Mata Lyrics
La Sexta La Locura Automatica Lyrics