Skalariak Segapotoen Lurraldea Lyrics

Nire untzia suntsiezina da
itsasoak ditut zeharkatzen
Haize eta ekaitzen kontra
urrunetik lurra begiratzen.

Nere kaxa bizi naiz uretan
Maite dut itsasoan ibiltzea
Ta ahal bezain urrun utziaz beti
Segapotoen lurraldea

Txomiburuen,Lurraldea!!
Ganorabakoen,Lurraldea!!
Segapotoen,Lurraldea!!

Hemen dira aurrerapenak
Amaitu da libre zinen garaia
Arrainik gabeko arrantzale
Lurra egin da zure jabe

Jadanik ez da,Itsasorik!!
ez dut ere gidatzeko untzirik!!
Segapotoen menpeko robota!!
Lur honetan etorkizuna...
Non izanen da,kresalaren deia,
itsasoaren usaina,dakarkiden portua

Segapotoen lurraldea!!!
Txomiburuen,Lurraldea!!
Ganorabakoen,Lurraldea!!
Segapotoen,Lurraldea!!

See also:

25
25.69
Spinetta Maribel se durmio Lyrics
Victor Jara A la Molina no voy mas Lyrics