Oskorri Furra furra Lyrics
            Furra, furra, fandangoa,
            hortxe duzu fandangoa
            geure gustokoa.
        
            Gaur goizean jeiki naiz
            suerte onean,
            tanke bat topatu dut
            neure kafesnean;
            ez dakit zer daukagun
            bake ala gerra
            bainan nik badaezpadan
            egin dut puzkerra.
        
            Zerbait egitekotan
            zuzen eta artez
            zorri bat garbitu dut
            ur pistola batez,
            orain galdurik nago
            beldurrez beteta
            muniziorik gabe
            gelditu naiz eta.
        
            Neure arma bakarra
            dut akordeoia,
            hauspoari eraginez
            dirudi lehoia;
            eskua jaten badit
            on egin dezaion
            Cervantesi holakorik
            gertatu zitzaion.
        
            Eta orain banoa
            berriro ohera,
            bila ez badatozkit
            lolo egitera;
            bihar ikusiko da
            zer dagoen berri,
            jakintsuenak ere
            ezin du igerri.
        
See also:
JustSomeLyrics
27
27.45
Amusement Parks On Fire Venosa Lyrics
Marco Antonio Solis Despues De Un Adios Lyrics