Kauta Olerki aske bat Lyrics

Goibel ikusten baitut izarrartea
Baina aske pentsatuz, nahigabetuz
Zerua piztuko dut aserreaz.
Hurrean ikusten dut, eguna
Pareta altuak bihotz taupadez
Izango direla azkenik urtuak.

Nire ametsen oihaletan
Hesirik gabeko olerki aske bat
Gure zain dago, bai!!!
Iristear da.

Goibel ikusten baitut bisaia
Argirik ez da zure begietan
Gertu egun berri bat, goizargia.

Hurrean ikusten dut eguna
Gau-eguneko aferak garaituaz
Lortuko dugu behingoz, arnastea.

Nire ametsa oihaletan
Hesirik gabeko olerki aske bat
Gure zain dago, bai!!
Iristear da.

Izenik gabeko gertakizuna
Entzurtear dugu oraingo honetan
Gure zain dago,bai
Zure zain dago, bai.

Gure zai...
Zure zain...

Margotu ez den norabidea
Gazte grinez bultzatu beharra
Sortua izanen da
Sortua izanen da
Sortua da!

See also:

28
28.97
Eternal Decision Breaking Lyrics
Everclear Chrysanthemum Lyrics