Oskorri Bizkaiko Aberatsak Lyrics

Bizkaiko aberatsak
Bizkaiko aberatsak
dira diruzale
txerri-erosle eta
txorizo saltzaile.
Dendaz bete dituzte
Bilbon zazpi kale,
inoiz ez dute eman
pausorik debalde
burrukatzen baitute
diruaren alde.
Arratiko gizona
Bilbora doa maiz
Lemoako tranbian
eta beti garaiz,
bere artean dio
umore txit alaiz:
traje berri batekin
gaur beztituko naiz,
lehengo arlotea
jantziko da galaiz.
Hura ikusi eta
dendari guztiak,
zaharrak geldi eta
korrikan gaztiak,
saldu nahi dizkiote
makailu bustiak,
gauerdiko izarrak
eta eguzkiak.
Inor enganatzeko
nolako trastiak!
Somera, Artekale,
gero Tenderia
han ikusi genuen
mila komedia.
Tenderoaren grinak
nork erremedia!
Gizonaren gainean
han erori dia,
hanka kendu diote
Ai! Zer aberia.
Kaxuaren moduan
joan da ihesi.
Hanka bakar batekin
baliteke bizi.
Mundu honetan ez da
batere juztizi,
zazpi kaletan nahi
traje bat erosi
eta oinetakoa
bertan behar itzi.
Euskal baserritarrak
dadukan pobreza,
baina haundiagoa
akoren grandeza.
Madrildik etorri den
Korte Ingelesa,
bertan sartuko balitz
euskaldun baldresa,
dirua gastatzeko
manera erreza.
Ez zaitez bertan sartu
euskaldun maitea
zabalik badaukazu
bertako atea,
galduko duzu eta
bigarren hakea
bai eta bide batez
zure hankatartea.
Euskaldun batentzako
zer errematea!

See also:

29
29.58
Corey Hart Take My Heart Lyrics
Paolo Meneguzzi Un Condenadado Te Amo Lyrics