Su Ta Gar David eta Goliath Lyrics

Aurpegia zapiaz estalirik
eta harria eskuan dutela,
oraindik tinko gazte Palestinarrak
zuzenean bere etsaiaren bila.

Erakutsiz zenbat gorroto gorde
dezakeen barnean harri batek,
gogoan dute beren lur zatitua
minutu bat eta gatazka hasiko da.

Zein da David eta zein da Goliath?
Zenbat gehiago dira
desagertuko
odol putzu batetan?

Mila zati egindako ispilua,
mila aldiz jipoitutako herria
kale ixtuetan haurren negarrak
fusil hotsekin dira nahastuak.

Hainbeste hilotzen oroimena
bere begietan diztira sutan,
eta gaur al-aqsako sarraskia
mendeku eta harri bihurtu da.

See also:

29
29.106
The Offspring I Want To Be Sedated Lyrics
Earth, Wind & Fire Heritage Lyrics