Trapatoni Circus Band Idulkitik behera Lyrics

Urte askotan zehar, ipurdiak xurgatuz,
sozial status altuenera heltzea lortu zendun.
Traban jarritako guztiak bortizki zapalduz
idulki gainetik begiratzen gintuzun mespresuz.

Jauregi batean sartuta familiarekin batera
mundu pobre arruntenetik ederki babestuta,
bizitza nolakoa den ikusi ez nahiean,
zerutik jausten den euriak busti ez zaituelakoan.

ITZELA, ITZELA, ITZELA BENETAN ITZELA
Zen errez jausten den bat idulkitik behera
ITZELA, ITZELA, ITZELA BENETAN ITZELA
Txerri guztiek dute San Martin propioa.

Denbora laburrean, den dena hondatu zen.
Bapatean lurperatu zen urrezko inperioa
Beste mundura joan zitzaizun seme nagusia,
pozoindutako zainetatik joan zitzaion bizitza.

Emazteak jarritako adarrak, zezenenak bailira.
Zuk plazerra aurkitzen zendun zitako etxeetan,
eta bigarren semea ere denetatik frogatuta
akatu zituen nahiko laister ondasun guzti guztiak.

See also:

32
32.92
张智成 保佑我 Lyrics
Yann Tiersen Something To Live For feat. Shannon Wright Lyrics