LOR IZAR BERRI Lyrics

Hainbat urtez zauriak zabaltzen
lege arrotzez nortasuna ukatzen
gazteok eraikitako bide luzea zapaltzen.

Zenbat urtetan amorru gosez
zuen armekin kolpez elikatzen
zarete gure gorroto guztiaren jabe

Segi dezagun aurrera adorea galdu gabe!

Apur ditzagun hesi guztiak
entzun ditzatela gure ohiuak

Elkar ditzagun indar guztiak
lortuko dugu ta denok batera

Bortizkeri zikin guzti honek
inoiz baino gehiago elkartzen gaitu
itxaropena ez dugula sekula galduko

Idei gorri bat itzaliz gero
desira berri bat izango da piztua
indar berrituz inoiz aldatuko ez dena

Segi dezagun kolpeka adorea galdu gabe!

Gaur iragana kiskaliko dugu azkenean

Etorkizuna argitu dugu

Apur ditzagun hesi guztiak
entzun ditzatela gure ohiuak

Elkar ditzagun indar guztiak
lortuko dugu ta denok batera

Apur ditzagun hesi guztiak
entzun ditzatela gure ohiuak

Marraztu dezagun zeru gainian
disdiratzen duen izar gorri bat

See also:

38
38.120
Tác Giã: Trịnh Công Sơn - Ca Sĩ: Khánh Ly * Phôi pha Lyrics
EBRU GÜNDEŞ Kacak MD Lyrics