Etsaiak Hiritik at Lyrics

Ez dit batere inbidiarik ematen
zuen bizimodu prefabrikatuak
Urrun nahi ditut utzi
tentelkeriaren hiriak, hipokresiaren kaleak
Konformismoaren gizarteak, puagg!!
Bomitagarriak, bizitza kutsatuak
Kolmenetan sartuta arauen esklaboak
Masokismo kolektiboa

Urrunera nahi dut ihes egin
Zementuzko kolmenetatik
Urrunean nahi dut ahantzi
Progresoak automatizatutako bizitzak!

Lo, lan, jan, eta kaka egin,
Denak batera estresaren biktimak
Denak denen zain, nazkagarria
Auzokoek zer esango duten" doktrina
Zibilizazioaren oihanean
Itotzen naiz klaustrofobia
Ematen dit hainbeste itxurakeri
Imajinazio gabeko pentsamoldeak !!

Hiritik at, hiritik at, hiritik at hiritik at !!

Tximinia ustelen kearengatik
Natura dago eztulka aspalditik
Eraikin zakarrez desitxuratuta
Zelaiak asfaltoz ditugu estali
Eta inguruetan hondakinak
Galtzaileak kartoizko txaboletan
Zubi azpietan eskaleak
Gizarteak ezkutaturiko zaborra

Hiritik at hiritik at hiritik at hiritik at!!

See also:

44
44.123
Lifetime The Boy's No Good Lyrics
Punk Lurex OK Panssarit Kaatopaikalle Lyrics