Aire Ahizpak Arrosako zolan Lyrics

Arrosako zolan, kantu zirimolan
Nahiz eta telebistan ez gaituzten modan
Euskararen garra lokarri azkarra
Gau ilun honetako gure artizarra
Zazpiehun langikez, sutsu ta ekilez
Oraina ta geroa ez ditaizke berez
Kontzertu honen bidez, musika eztiez
Euskal izen ta izana, betikotz bat bitez.

Zazpiehun langikez, sutsu ta ekilez
Oraina ta geroa ez ditaizke berez
Kontzertu honen bidez, musika eztiez
Euskal izen ta izana, betikotz bat bitez.

Koka ta hanburgesa, euskaldun baldresa
Gustua galtzea ere zer dugun errexa!
Kendu nahi digute, bihotz ta bertute,
Izaki klonikoak egin nahi gaituzte
Jo dezagun bada, goraki aldaba
Multinazional hoien herria ez gara,
Bretoi ta kortzikar, kanak ta okzitandar
Nor bedera izaiteko har dezagun indar!

Jo dezagun bada, goraki aldaba
Multinazional hoien herria ez gara,
Bretoi ta kortzikar, kanak ta okzitandar
Nor bedera izaiteko har dezagun indar!

Munduko herrien ta irrati libreen
Bilgune goxoa guk dugu urtero hemen
Ukainaren ildoa, asmoak geroan
Elkarren ezagutza daukagu gogoan,
Munduko erronkak, herrien borrokak
Bildu gara hausteko zapalkontzen sokak,
Dantza ta irria, kantuz ilargia
Gau hontan zoriontsu da Euskal Herria.

Munduko erronkak, herrien borrokak
Bildu gara hausteko zapalkontzen sokak,
Dantza ta irria, kantuz ilargia
Gau hontan zoriontsu da Euskal Herria.

Munduko erronkak, herrien borrokak
Bildu gara hausteko zapalkontzen sokak,
Dantza ta irria, kantuz ilargia
Gau hontan zoriontsu da Euskal Herria.

See also:

50
50.78
50 Cent In The Club - 50cent Lyrics
Tuna Tabu Üzerime Gelmeyin Lyrics