Kerobia Ez hitz egin Lyrics
            Ez esan non eseri,
            aulki bakarra utzi badidazu,
            ez esan defendatzeko,
            errurik eza onartuko ez badidazu.
            Ez galdetu zer egin dudan,
            aurrez erabakita baldin badaukazu,
            ez galdetu zergatik
            zergatik ez sinistuko ez badidazu.
        
            Ez hitz egin
            arrazoi bazenu bezala,
            justua bazina bezala,
            dena bazeneki bezala,
            antzerki bat ez balitz bezala.
        
            Ez aipatu justizia
            eskatu ezin denean,
            ez aipatu askatasuna
            kendu nahi didazunean.
            Ez engainatu jendea
            bake itxaropenean,
            ez epaitu herri bat
            herriaren izenean.
        
            Ez hitz egin
            diozuna egia balitz bezala,
            egia bakarrik balitz bezala,
            egia bakarra balitz bezala.
            Norbaitek entzun egin dezake,
            norbaitek sinistu egin dezake,
            eta gero, gezurra zela konturatzen bada
            nork epaituko du nor?
        
See also:
JustSomeLyrics
64
64.30
P2Warship เธอยังมีฉันอยู่ไหม Lyrics
Céline Dion Medley Starmania: Quand On Arrive En Ville / Les Uns Contre Les Autres / Le Monde Est Stone / Naziland, Ce Soir On Danse Lyrics